EAJ-PNV
Ezagutzera eman

NIRE TALDEA

Araba hazi arazteko esperientzia, gaztetasuna eta berrikuntza.

PILAR GARCIA DE SALAZAR OLANO

PILAR GARCIA DE SALAZAR OLANO

1959an jaio nintzen. Zuzenbidean lizentziatua naiz Deustuko unibertsitatean eta Euskal Ikasketetan espezialista modura diplomatua EHU-Eusko Ikaskuntzan. Zuzendaritzako eskumenei buruzko gradu-ondoko ikasketak ere egin ditut. Lehendakariaren idazkaritzako burua izan nintzen eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren aholkularia ere bai. Alor pribatuan, hamabi urtez aritu nintzen Euskaltelen lanean. Egun EBBko idazkaria naiz eta 2011z geroztik, prokuradorea Arabako Biltzar Nagusietan. Ezkonduta nago eta bi alaba izateaz gain, gazte saharar bat hartu dut. Haiekin izandako hizketaldiek asko laguntzen didate eta gogo biziz jarraitzeko indarra ematen didate. 

17 urte nituela sartu nintzen politikaren munduan, gatazka politiko eta sozialak zeuden garai batean. EAJren aldeko konpromisoa hartu nuen bere etorkizun propioaren jabe den Euskadi defendatzen duelako, elkarrizketan eta akordioan oinarrituz. Herritarren eguneroko arazoak konpontzeko lan egiten duen alderdia da, bidezkoa den eta ongizatea nagusi den gizarte bat lortzeko. Nire erreferente politikoa? Ardanza lehendakaria.


  
@gsalazar_g
PEDRO IGNACIO ELOSEGI GONZALEZ DE GAMARRA

PEDRO IGNACIO ELOSEGI GONZALEZ DE GAMARRA

1960an jaio nintzen. Medikuntza ikasi nuen seigarren ikasturtera arte eta gero kontserbatorioan sartu nintzen musika tradizionalean aritzeko. Musikako goi-irakaskuntzako titulua lortu zuen. Euskal Kulturaren gradu-ondokoa egin nuen UNEDen eta 20 urte baino gehiagoz aritu izan naiz irakasle eta zuzendari lanetan Vitoria-Gasteizko Udalaren Folklore Akademian. Olabide Ikastola Kooperatibako presidente izan nintzen bi urtez. Ikastola horretako ikasle izan nintzen ni ere eta sortzen ikusi nuen 1963an. Arabako Biltzar Nagusietan prokuradorea naiz 2003az geroztik eta azkeneko legegintzaldian Mahaiko 2. presidenteordea izan nintzen. 1995etik 2000ra bitartean Auzo Etxeen eta Osasunaren zinegotzi izan nintzen Vitoria-Gasteizko Udalean, José Ángel Cuerdaren azken gobernuan. Gaur egun nire erreferente politikoa izaten jarraitzen du.

Nire familiaren laugarren belaunaldia naiz eta guztiok gara EAJkoak. Alderdi Jeltzalea eskura dudan tresnarik onena da euskal herritarrentzako bizi-kalitate eta askatasun handiena lortzeko. Nire lanbidetik kanpo, ahalik eta denbora gehien eskaintzen diot nire familiari.


  
@pedroelosegi
ANDONI ERKIAGA AGIRRE

ANDONI ERKIAGA AGIRRE

1961ean jaio nintzen. 21 urte daramatzat ezkonduta eta bi seme-alaba ditut. Nekazaritzako ingeniari titulua lortu nuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta ondoren Enpresen Kudeaketa Masterra egin nuen UPV-EHUn. Proiektuen Kudeaketa Master bat ere egin nuen ESDENen.

25 urte baino gehiago daramatzat lanean Euskal Administrazio Publikoan: Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Foru Aldundian, IKTn eta gaur egun HAZI Fundazioan. Proiektu Bioenergetikoen arduraduna naiz azken horretan. AMVISAko kontseilaria eta Ingurumeneko foru diputatua izan nintzen2007-2011 legegintzaldi amaieran. Horrez gain, Arabako Biltzar Nagusietan prokuradorea izan nintzen pasa den legegintzaldian.

EAJ-PNVren aldekoa izan nintzen hainbat urtez, eta azkenean alderdiko kide egin nintzen 1997an. 1977an hasi nintzen politikaren munduan, Euskadiko Gaztedi Abertzaleen Mugimenduan (EGAM). Justizia soziala berebiziko helburua da nire planteamendu politikoetan.

Maratoi erdiak egiten ditut, mendira joaten naiz eta sasoian egoten saiatzen naiz, lagunekin pote batzuk hartzen joatea ere gustatzen zaidan arren. Asko irakurtzen dut eta izugarri gustatzen zaizkit komikiak.


  
@aerkiaga
IZASKUN MOYUA PINILLOS

IZASKUN MOYUA PINILLOS

1958an jaio nintzen. Psikologian lizentziatua naiz Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Informazio-zientzietan lizentziatuan UPV-EHUn. Generoaren mainstreaming espezialitateko gradu-ondokoa ikasi nuen Jaume I Unibertsitatean.

Berdintasun Politiken Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroaren kide sustatzailea naiz. Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia eta zuzendaria izan nintzen, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen elbarritasun ataleko arreta goiztiarreko teknikaria eta Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailaren aholkularia izateaz gain. Gaur egun GOFEren esku-hartze sozialaren atalean aritzen naiz.

Pertsona guztien ongizatearen aldeko konpromisoa hartu nuen eta bereziki emakumeen eskubideen aldekoa eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egitearen aldekoa, eta horrek nire bizitza eta garapen profesionala markatu ditu. Politika aldaketa posible egiten duen tresna dela uste dut. Entzutea eta indarrak batzea aldeko puntua direla ikasi dut. Boterea, menderatzeko arma modura ulertuta, kontrako puntua da.

Joana EGILUZ IBARGUEN

Joana EGILUZ IBARGUEN

1992an jaio nintzen eta nire lau ahizpen artetik nagusiena naiz. Duela urtebete graduatu nintzen Zuzenbidean, Ekonomiako espezialitatearekin, Deustuko Unibertsitatean.

Momentu honetan abokatua izateko masterra egiten ari naiz Arabako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikorako Eskolan.

Egunero ikusten eta irakurtzen duguna gorabehera, justizian sinesten dudalako erabaki nuen abokatu izatea. Gauzak aldatu eta gizarte hobea lortzeko lan egin nahi dut, guztiok eskubide berberak izan ditzagun. Berdintasunik ezaren aurka borrokatu behar dugu, etorkizuneko belaunaldientzako etorkizun hobea eraikitzen joateko.

16 urte nituenean egin nintzen alderdiko kide, orduan erabaki bainuen EAJ-PNVren ideien alde lan egiten hastea. EGI Arabaren Lurralde Batzordeko kide naiz duela 3 urtetik. Aurrera pausu bat eman eta Biltzar Nagusietako hautagai modura aurkeztea erabaki dut, nire ikasketak alde batera utzi gabe, abokatua izateko.


  
@jeibarguen
JOSEBA ZIARSOLO GERENABARRENA

JOSEBA ZIARSOLO GERENABARRENA

Marketing-en diplomatua naiz Bartzelonako Marketing eta Administrazioko Goi Eskolan. Hainbat enpresaren merkataritza atalean aritu izan naiz eta bertan esperientzia handia irabazi dut lantaldeen zuzendaritzan. Gainera, entzuten jakiteak, enpatiak eta gizarte-harremanetarako gaitasunak duten garrantziaz ohartzen lagundu dit esperientzia horrek. 1995ean nire enpresa sortu nuen eta oraindik bertan ari naiz lanean.

Lakuako Udal Erakundeko presidentea izateaz gain, Arabaren ordezkaria izan nintzen EAJren Aberri Batzarrean. 2004an hartu nuen konpromiso politikoa, EAJren kide egin nintzenean. Euskaldunok gure gizartea hobetzeko dugun tresnarik onena dela uste dut.

Musika gustatzen zait orokorrean, baita gitarra jotzea ere.

ROBERTO GONZALEZ MURO

ROBERTO GONZALEZ MURO

1978an jaio zen. Lan Harremanak ikasi zituen La Rioja-ko Unibertsitatean.

Euskalduna. Gazteriarako politiketan eta kultura kudeaketan teknikari bezala lan egin du. Egun, turismoaren arloko enpresa bat dauka.

2003-2007 legealditik Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea izan da.

EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramailea izan da 2007 eta 2011 bitartean.

Lapuebla de Labarka-ko Udaleko zinegotzia izan da 2004 eta 2007 bitartean.

EAJ-PNVk Euskadi ikusteko dudan modua defendatzen du; pertsonengandik hurbil dagoena eta autogobernua defendatzen duena. 16 urterekin egin nintzen EAJko kide eta nire ustez, konpromisoa da gizarte hobea lortzeko bide bakarra. Nire erreferentea: Juan José Ibarretxe, erabakitzeko eskubidearen aldeko defentsan aritu zelako, herritarren eguneroko bizitza alde batera utzi gabe.

Bidaiatzea gustatzen zait, eta beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzea. Asko disfrutatzen dut zuzeneko musikarekin, kontzertuetan eta jaialdietan.


  
@Roberglz
PERAL DIEZ ROSA

PERAL DIEZ ROSA

1966an jaioa. Ezkonduta nago eta hiru alaba gazte ditut. Familia guztiaren oinarria eta momentu txarretatik ihes egiteko babeslekua dela uste dut.

Informatika ingeniaritza ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean. Duela 25 urte baino gehiago IBMn lanean hasi nintzenean, ordenagailuen kontu hau 40 urtetik beherakoentzako gauza zela uste nuen, eta orain hemen jarraitzen dut, egunero teknologia berriak ondo ezagutzera behartzen zaituen eta gero hainbat eremutan aplikatzea ahalbidetzen dizun ogibidean. 2007tik 2011ra bitartean Arabako Kalkulu Gunearen (AKGSA) zuzendari-kudeatzailea izan nintzen. Gaur egun proiektuen zuzendaria naiz Tecnalian. Bertan I+G+b proiektuak kudeatzen ditut eta haien garapenean parte hartzen dut, errealitate birtualaren eta errealitate handituaren tankerako teknologiak erabiliz.

EAJ-PNVren aldekoa naiz, jendea gizarte justuago eta integratzaileagoaren motorra dela uste dugulako. Politikariei buruz hedatu den iritzia aldatzea gustatuko litzaidake, eta haietako gehienek herritarrentzako onena dena lortzeko egindako lana eta konpromisoa gailentzea.

IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE

IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE

1966an jaio nintzen. Amalur, Andoni eta Aitorren ama naiz. Zuzenbidea ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean eta prokuradore lanetan aritzen naiz Auzitegietan. Euskalduna naiz.

Eusko Alkartasunako legebiltzarkidea izan nintzen V. legegintzaldian (1994-1998) eta Kabinete, Azterlan eta Araubide Juridikoko zuzendaria izan naiz Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailean, Gizarte Lan eta Segurantza Sailean, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean.  EAJ-PNV biltzarkide taldeko kide naiz pasa den urteko maiatzaz geroztik.

Familia abertzale batetik nator, Euskal Herriaren, gure kulturaren eta euskararen aldeko konpromiso handia duena. Hori dela-eta, niri aitak eta amak transmititu zizkidaten balioak txertatzen jarraitzen dut nire familian. Asko baloratzen dut euskaldunberriek egindako esfortzua eta horregatik parte hartzen dut Dulantziko Berbalagun taldean.

Abertzalea naiz eta akordiorako gaitasuna duen ikuspegi zabaleko nazionalismoan sinesten dut. Niretzat zentzuz eta hurbiltasunez jardutea da politika, pertsona guztien ongizatea lortzeko.

JUAN JOSÉ UNZAGA BILBAO

JUAN JOSÉ UNZAGA BILBAO

Laudioko Ugarte auzoan jaio nintzen 1957an. Lau neba-arrebatik lehenengoa naiz. Mekanikako maisu industriala eta delineatzaile mekanikoa naiz. Hainbat enpresatan lan egin dut, betiere Mekanismo Berrietarako eta Ekoizpen Prozesuen Hobekuntzarako sailetan.

2003an egin nintzen EAJ-PNVko kide. Laudioko Udaleko zinegotzia eta ondorengo ataletako arduraduna izan nintzen: Hirigintza, Lanak, Zerbitzuak eta Mantenimendua, eta Ingurumena. Azkeneko legegintzaldi honetan prokuradorea izan naiz Arabako Biltzar Nagusietan.

Politikari on ororen helburua herri eta hirietako bizilagunak erkidegoan bizi daitezen eta guztien ongizatea hobetzeko lankidetzan ari daitezen lortzea dela uste dut.

Baxu modura abesten dut Laudioko ArteOn Fundazioaren Santa Lucia Abesbatzan.

Onintze GERRA ALDAMA

Onintze GERRA ALDAMA

Menagarain jaio nintzen 1974an. Ezkonduta nago eta bi alaba ditut.

Irudi eta Soinu Teknikari Espezialista titulua lortu nuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan. Ia hiru urtez aritu nintzen STV ekoiztetxean, gaur egun Medialan izenez ezagutzen den horretan. Horren ostean hamahiru urtez lan egin nuen Kider-en.

Duela 14 urte baino gehiago egin nintzen EAJ-PNVko kide eta EGIren Lurralde Kontseiluko eta Kontseilu Nazionaleko kide izan nintzen. Ostean Udalbatzaren idazkaria izan nintzen. Hurbileko politikan sinesten dut, egitateetan oinarritzen den horretan, eta ez hitzetan. Demagogiarik gabeko politika errealistan. Momentu honetan dudan ardura nagusia herrialdea krisialdi gogor honetatik ateratzea da.

Dantzaria naiz 6 urte nituenetik, baita trikitilaria eta pandero-jolea ere. Euskal kultura nire bizitzaren parte izan da oso gaztea nintzenetik. Etxean txikitatik bizi izan dut herrialde honekiko konpromisoa. Aita zinegotzia, Amurrioko ikastolako lehenengo presidentea, Aiara Dantza Taldearen fundatzailea eta Aztarna talde etnografikoko kidea izan zen. Aita izan da nire erreferentea.

AINHOA CAMPO ARENAZA

AINHOA CAMPO ARENAZA

Costeran jaio nintzen 1975ean, Aiaran. Bi alaba ditut eta Politika Zientzietan lizentziatua naiz UPV-EHUn. Arabako Biltzar Nagusietan prokuradorea izan nintzen, eta 2011ra arte Aiarako alkatea ere bai.

Alkate izateak jendearen arazoak lehen eskutik ezagutu eta bizitzea ahalbidetu zidan eta nire ustez horrek erakusten dizu sentsibilitate gehiagorekin jarduten. Jende aparta ezagutzeko aukera ere eman zidan.

EAJrekiko konpromisoa gaztetatik datorkit. Irizpide eta balore sendoak dituen herrialde bat nahi dut, guztion ongizatea eta joritasuna lortzeko lan egiten den herrialde bat. Hori lortzeko ezinbestekoa da berriz ere gure burukideengan konfiantza izatea.

JOKIN VILLANUEVA ZUBIZARRETA

JOKIN VILLANUEVA ZUBIZARRETA

1972an jaioa. Oionen bizi naiz eta hemen jaio dira nire seme-alabak. Informatikako teknikaria naiz eta Administrazio eta Kontabilitateko arduradun lanetan aritu nintzen enpresa pribatu batean. Egun Guardia-Arabako Errioxa Kuadrillako presidentea naiz, eta baita Arabako Errioxako Landa Garapenerako Elkartearena ere. Ardoaren Bidearen Zuzendaritza Batzordeko eta Ur Partzuergoko Presidentzia Batzordeko kide naiz. Lurralde Oreka eta Hirigintza Zuzendaritzaren arduraduna izan nintzen Arabako Foru Aldundian eta Arabarri Sozietate Publikoaren zuzendari-kudeatzailea ere izan nintzen.

Abertzalea naiz eta pertsonetan oinarritutako politikan sinesten dut. Nire gurasoengandik datorkit EAJrenganako maitasuna eta 19 urterekin egin nintzen alderdiko kide. Nire aita politikaren arloko erreferentea izan da niretzat: herri mailako abertzaletasunarekin konprometitutako pertsona zen, beti trukean ezer espero gabe laguntzeko eta lan egiteko prest zegoena. Jarrera hori mantentzen dut harrotasunez. Zintzotasuna eta pertsonen alde lan egiten duten zerbitzari publikoak garela jakitea ezinbestekoa dira gobernu on bat garatzeko.

Duda gogobetetasun pertsonalik handiena deskonektatzea eta denbora librean nire emaztearekin eta seme-alabekin egotea da.

IRUNE MUGURUZA MENDARTE

IRUNE MUGURUZA MENDARTE

1964an jaio nintzen eta duela 31 urte etorri nintzen bizitzera Agurainera. Hartu ninduen udalerria da, eta nire sentitzen dut. Bi alaba ditut eta informatika ikasten hasi nintzen EHUn. Euskalduna naiz eta helduen euskarako irakaslea izan nintzen AEKn, bi urtez. Osakidetzan ere aritu nintzen lanean, eta egun 25 urte daramatzat Aguraingo Udalean bulegari modura. Lope de Larrea ikastolako gurasoen elkarteko presidentea izan nintzen eta 20 urtez  nire lankideen eta beste enpresa batzuetako langileen defentsan aritu naiz sindikatuen mundutik.

Nire aitona izan da nire erreferente politikoa. Bozeramaile jeltzalea izan zen Errenteriako Udalean eta bizitza osoa eman zuen jendeari laguntzen. Nire ustez hori izan behar da politikari on baten lehentasuna eta bertutea: pertsonei laguntzea eta entzutea eta erabakiak erantzukizunez hartzea.

Toti Martinez de Lecearen liburu bat, Benito Lertxundiren musika eta Arabako lautadako paisaia Aratz goitik ikusita, edo Urbiako larreak.

ANGEL MARCOS PEREZ DE ARRILUCEA LECETA

ANGEL MARCOS PEREZ DE ARRILUCEA LECETA

1966an jaio nintzen Gasteizen eta sei neba-arrebaren artetik zaharrena naiz. Sabandon bizi naiz, Arabako mendiguneko herri batean. Ezkonduta nago eta hiru seme-alaba ditut.

Nire familiak Galizian zuen enpresa batean lan egin nuen hamar urtez. Sabandora bueltatu nintzen familiaren tradizioarekin jarraitzeko, eta orain nekazaria naiz. Arraia-Maeztuko Udaleko zinegotzia izan naiz 20 urtez, eta 2003tik 2015era alkatea. Egun Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrillako eta Arraia-Maeztu hirigintza sozietateko presidentea naiz. IZKI Landa Garapenerako Elkarteko presidenteordea naiz, eta Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) Exekutiboko kidea.

Lortu dudan gauzarik garrantzitsuena nire udalerria hobeto ezagutzea da, herritarren eta administrazio batzarren mailan. Haiek izan dira nire lehentasuna, siglen eta erabaki alderdikarien gainetik.

Mendia eta lagunekin ehizan joatea gustatzen zaizkit, baita elurra eta kirolak ere.

EDER SANCHEZ CASTRILLO

EDER SANCHEZ CASTRILLO

Sanchez, cuenta con una larga trayectoria dentro del partido, habiendo sido Responsable de EGI Araba durante más de 5 años y Teniente de Alcalde y Responsable del Area de Acción Social y Juventud del Ayuntamiento de Amurrio en la última legislatura.

Tras  su entrada en el Grupo Juntero asume la portavocía de la Comisión de Infraestructuras Viarias y Movilidad y se incorpora a las Comisiones de Medio Ambiente y Urbanismo y Fomento del Empleo, Comercio y Turismo y Administración Foral.

RAMIRO GONZALEZ VICENTE

RAMIRO GONZALEZ VICENTE

1962ko apirilaren 20an jaio nintzen. Mendoza izeneko herrian (Vitoria-Gasteizko Udala) bizi naiz duela hamabost urtetik, nire emazte Nati eta nire bi alabekin: Jaione, 21 urtekoa, eta Leire, 18 urtekoa.

Zuzenbidearen alorrean egin dut nire bizitza profesionala. Abokatu kolegiatua naiz duela 25 urte baino gehiagotik, Zuzenbide Zibilean eta Merkataritzakoan espezializatua. Lanbide horrek nire bizitzako denbora asko hartu dit eta pertsona orok entzuna eta defendatua izateko eskubidea duelako uste osoa dudalako aritzen naiz horretan.

2002an egin nintzen Eusko Alderdi Jeltzaleko kide. Gasteiz Erdialdeko Udal Batzarreko kide izan nintzen 2006tik 2011ra. Orduz geroztik, kargu asko bete izan ditut Vitoria-Gasteizko Udalaren sozietate publikoetan eta Arabako Biltzar Nagusietan. 2011ko ekainaz geroztik, EAJ-PNVren bozeramailea naiz azken horietan.

Dialektikan, eztabaidan eta argudioetan sinesten dut. Ezin ditut politika eta bizitza bera ulertu, elkarri entzun gabe eta akordiorik gabe. Guztiok ekarpenen bat egin dezakegula eta elkar aditu dezakegula erakutsi dit nire ibilbide profesionalak.  Eta ziurgabetasunez betetako momentu hauetan, arku politikoa inoiz baino zatituago egongo den honetan, akordio handiak beharko ditugu Araban.

Ondo ezagutzen dut Araba. Gaztetan nire aitak herrietako azoketara eramaten ninduen astebururo. Aitak abeltzainekin akordioak itxi eta horrela bere "Ramiro" harategia hornitzen zuen bitartean, ni herriak, herritarrak eta ohiturak ikasiz eta maitatuz joan nintzen.

Araba hazi egin behar da. Eta EAJ-PNVn horren alde lan egingo dugu. Eta egitateekin egingo dugu. Arabarentzako egitateekin.


  
@ramirogonza

Ezagutu Araba aktibatzeko hartu ditugun hamar konpromisoak

KONPROMISOAK