EAJ-PNV
Ezagutzera eman

Entzun egin nahi zaituztegu. Horretarako, espazio hau gaitu dugu zuek galderak eta ekarpenak idazteko eta guk jasotzeko.

HITZ EGIN DEZAGUN
ARABARI BURUZ

BIDALI ZURE GALDERA EDO
EKARPENA

Garraioak eta azpiegiturak - 2015/03/11


Aldundiak abian jarri nahi duen garraio planak okerragotu egiten du herrietan bizi garenon komunikazioa. Hori eragozteko ezer egingo duzue?

EAJn bat gatoz Arabako Alderdi Popularrak diseinatutako garraio planak eragin duen ezinegonarekin. Alegazio asko aurkeztu dira, ia 1.000. Hainbat partikular, elkarte, kontzeju, administrazio batzar, kuadrilla eta udalek aurkeztu dituzte, eta gehien-gehienak atzera bota dira.

Arabako Biltzar Nagusietako EAJren Taldeak, biltzarretan aurkeztutako hainbat ekimenetan, behin eta berriz adierazi du garraio plan berriak okerragotu egingo duela garraio zerbitzu publikoa: geralekuak kenduko dira Arabako herri batzuetan, Gasteizko erdialdeko geralekua kenduko da, ibilbideen iraupenak luzatuko dira eta, ondorioz, zerbitzuaren prezioa garestitu egingo da.

EAJtik konpromisoa hartzen dugu garraio plan hori berrikusteko, garraio zerbitzu publikoa adinekoen, ikasleen, gazteen eta erabiltzaile guztien benetako beharrizanei egokitzearren. Horregatik, garraio publiko erakargarri, moderno, azkar eta ekonomikoaren alde apustu egiten dugu. Mugikortasuna indartu nahi dugu, helmuga Gasteiz dela nahiz kuadrilla bakoitzeko erreferentziako herriak direla.