EAJ-PNV
Ezagutzera eman

Entzun egin nahi zaituztegu. Horretarako, espazio hau gaitu dugu zuek galderak eta ekarpenak idazteko eta guk jasotzeko.

HITZ EGIN DEZAGUN
ARABARI BURUZ

BIDALI ZURE GALDERA EDO
EKARPENA

Ekonomia eta enplegua - 2015/03/02


Zergatik uste duzu Arabako egoera ekonomikoa Gipuzkoakoa eta Bizkaikoa baino txarragoa dela?

Arabak ahalmen ekonomiko handia du; EAEko lurralde historikoen artean industrialena da, eta bere barne produktu gordinean industriak %30etik gorako pisua dauka.

Hala ere adierazle ekonomiko nagusien bilakaera azken urteotan Araban kaskarragoa izan da Gipuzkoan eta Bizkaian baino. Langabezia da daturik esanguratsuena; inskribatutako langabeen kopuruak azken urtean Araban gora egin du, eta EAEko gainerako lurraldeetan, berriz, behera egin du.

Egoera horren errudun dira, neurri batean, Arabako produkzio sarearen ezaugarri bereziak, enpresa txiki eta ertainek osatzen baitute, eta industriaren pisua. Baina Aldundiak azken urteotan politika ekonomiko argirik ez edukitzeak ere izan du eraginik egoera horretan. Ez da politika ekonomikorik erabili eta ez zaie irmo heldu Arabako arazo larrienei, hau da, krisi ekonomikoari eta langabeziari.