EAJ-PNV
Ezagutzera eman

Entzun egin nahi zaituztegu. Horretarako, espazio hau gaitu dugu zuek galderak eta ekarpenak idazteko eta guk jasotzeko.

HITZ EGIN DEZAGUN
ARABARI BURUZ

BIDALI ZURE GALDERA EDO
EKARPENA

Gizarte Zerbitzuak - 2015/01/23


Uste duzu gizarte politikak krisi ekonomikoaren garai honetan horrenbesteko garrantzia izan behar duela foru gobernuaren ekintzan? Zuk horrenbesteko garrantzia emango diozu?

Nik uste dut gizarte politiketarako aurrekontua funtsean inbertsiotzat hartu behar dugula. Guztion ongizaterako inbertsioa da. Politikan sinesten dut, letra handiz idatzita: behartsuenei babesa eta laguntza ematea xede duen horretan. Gure aitona-amonak, gure ume babesgabeak, indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasunen bat duten pertsonak eta euren senideak, horiexek dira baztertuta geratzeko arriskuan daudenak.

Gu guztion bizitzan gerta liteke inoiz horrelako egoeraren batean aurkitzea, eta orduan gizarte zerbitzuen sistemaren beharra izango dugu. Beraz, argi eta garbi, bai. Gizarte ongizatearen eskutik ere eraikiko dugu Araba.